Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bakio Kantari Eguna 2026

mayo 29 - mayo 30

Maiatzaren amaieran musikak hartuko ditu Bakioko kaleak X. Bakio Kantari jaialdiari esker. Aurten, ekitaldia bi egunez luzatuko da bakiotar guztiei musika hurreratzeko asmoz. Egitaraua maiatzaren 29an hasiko da, 18:30ean, Sabino Arana etorbidean egingo den herriko musikari gazteen kontzertuarekin.

Hurrengo egunean, maiatzaren 30ean, jaiak eguerdiko 12:00etan jarraituko du gune bakoitzeko ekitaldien hasierarekin. Edizio berezi honetan talde ugarik hartuko dute parte; hona hemen partaideak: Bakioko Txistulariak, Indautxuko lagunen Abesbatza, Kantu Kanta Lorue, Uribarriko Abesbatza, Txerokiak, Kresaltxu, KZ, Txipli-Txapla, Oiaun Taldea eta Taberna Ibiltaria.

Arratsaldeko 14:00etan, talde guztiak Iru-Bide tabernan batuko dira probalekurantz kantari joateko, eta 15:30ean herri bazkaria egingo da gune berean. Bazkarirako tiketak 25 euroan daude salgai Iru-Bide eta Egia tabernetan maiatzaren 24ra arte. Egunari amaiera emateko, arratsaldean talde guztiek abestuko dute probalekuan.

Local

Atotxako Frantziskotarren Parrokia, Duque de Mandas, 39
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España