Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Bizi sintetikoak» (Leire Vargas & Jaime Nieto)

mayo 24

Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan zehar, sintetizagailu-, gitarra- eta teklatu-soinuek emango diote giroa aretoari, eta emozio-paleta zabal bateko puntu batetik bestera eramango gaituzte. Haren gainetik agertuko da poesia, idazlearen ahotsean, emoziooi hitzak jarriz. Eta, nola ez, gorputzak: mahai atzean, ia lan mekanikoan ari dela sinetsiko genukeen musikariaren gorputza, eta, erdigunean, hain ikusezina eta urrunekoa izan ohi den idazlearena.

  • Leire Vargas (Durango, 2002)

idazlea eta itzultzailea da. Dena ametsa den irudipena poesia-liburua argitaratu zuen 2021an Irun Hiria Kutxa literatur saria irabazita, eta Bihotz-museo batekin eman zion jarraipena 2024an. Jendaurrean ere ibilitakoa da, besteak beste, eRRe bertso-emanaldian Aner Euzkitze, Oihana Arana eta Haizea Aranarekin batera. Mugimendu feministaren eta kuirraren parte da.

  • Jaime Nieto (Ondarroa, 1976) 

Musikaria da. Baxua du lehenengo instrumentu, gitarra eta teklatuetan ere aritzen da, eta sintetizagailuak ditu gaur-gaurkoz interesgune nagusi. Musika irakasteaz gain, ia hiru hamarkada daramatza oholtzetan. Joseba Irazoki, Rafa Rueda, WAS, Atom Rhumba eta abarrekin batera lanak grabatu eta kontzertuak eman ditu; azken sei urteetan El Columpio Asesino taldearekin ibili da errepidean.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España