Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Maite Larburu: «Maizter»

mayo 15

Maite Larburuk maiatzean emango dio hasiera bere azken diskoa aurkezteko kontzertu-sortari. Iaz ‘Maizter‘ disko berria kaleratu ondoren, Maite Larburu artista polifazetikoa Euskal Herriko agertokietara itzuliko da bere unibertsorik intimoena aurkezteko.

Maiatzean emango dio hasiera txoko berezietan barrena ibiliko den birari; bertan, folk progresiboak, ahotsak eta biolinak gure inguruko soinu organikoekin bat egingo dute.

‘Maizter’ Hernaniko artistaren bakarkako hirugarren diskoa da. Arretaz eta mimoz grabatutako lana da, non gitarra klasikoa eta biolina eguneroko soinurekin nahasten diren: ibaiaren emaria, auzoko zarata edota txorien kantua.

Zuzenean, Maite Larbururekin batera Carlos Taroncher (klarinete baxua) eta Karlos Arancegi (bateria) arituko dira agertokian. Hirukote honek kontzertu bakoitza ikus-entzunezko esperientzia paregabe bihurtzen du.

Hurrengo datak: 

  • ALKIZA | Maiatza 17 | Ur Mara Museoa
  • GETXO | Ekaina 19 | Muxikebarri
  • VILLABONA | Iraila 27 | Gurea Antzokia
  • IRUN | Abendua 5 | CBA Kultur Gunea

Local

Andikoako Santutegia
Berriz, Bizkaia 019 España