Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Balearen Eguna 2026: egitaraua

mayo 16

Aurten, maiatzaren 16an Balearen Eguna ospatuko da, larunbatarekin, Orion bost urtetik behin egiten den herri mailako ospakizuna.

2026ko maiatzaren 14an 125 urte beteko dira Orion euskal kostaldeko azken balea harrapatu zenetik. Urteurren bereziaren bueltan, Orioko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, ia hilabeteko egitaraua prestatu du Balearen Eguna ospatzeko xedearekin. Hala, apirilaren 24tik maiatzaren 17ra bitartean kontzertu bereziak, hitzaldiak, herri-afaria, artisau azoka, haurrentzako ikuskizuna eta beste hainbat kultur-ekimen bilduko ditu programak. Ekintza sortaren barruan, maiatzaren 16an izango da festa nagusia, Balearen Eguneko ospakizun handia. 

Egitaraua:

Apirilak 24, ostirala — Arrainak bihotzean haurrentzako ikuskizuna — 17:00, kultur etxeea.

Apirilak 25, larunbata — Errio dokumentala — 19:00, kultur etxea.

Apirilak 29, asteazkena — Kanadatik Oriora, ezagutzen al dugu Selma Huxley zientzialariaren historia?, Michael Barkham Huxley — 19:00, zimitorioa.

Maiatzak 5, asteartea — Arrantzaleak Ipar Atlantikoan, baleetara bakarrik ez, Miren Egaña Goya — 19:00, zimitorioa.

Maiatzak 7, osteguna — Benito Lertxundirekin solasaldia — 19:00, Arraunetxe.

Maiatzak 8, ostirala — Kantu-afari herrikoia — 20:00, Herriko Plaza.

Maiatzak 9, larunbata — Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren 40. urteurreneko kontzertua — 22:00, Karela kiroldegia.

Maiatzak 10, igandea — Artisau eta sortzaile azoka — Egun osoan, Herriko Plaza eta Endaia plaza.

Maiatzak 12, asteartea — Sardinatan edo antxoatan ari ziren, Jon Agirresarobe Lopetegi eta Pedro Migel Uranga Uranga (San Nikolas Arrantzale Kofradia) — 19:00, zimitorioa.

Maiatzak 14, osteguna — Sormen Bizian Lab: Balea — 17:00, Herriko Plazan erakusketa.

Maiatzak 14, osteguna — Orioko Txaranga kalez kale — 19:00.

Maiatzak 14, osteguna — Bertso-afaria, Errikotxia eta Balea Elkartearen eskutik — 20:00, Balea elkartea.

Maiatzak 16, larunbata 

  • 11:00 Sardina-jana eta sagardoa, Herriko Plaza.
  • 11:45 Balearen Eguneko kale-ikuskizuna: Kale Nagusiko aldapa, zimitorioa, Pilliku plaza, Bentaenea parea eta Herriko Plazako aldapa inguruan.
  • 12:30 Kanpai-hotsa: balea harrapatzera joateko deia, eta segidan, balearen ehiza Oribazar parean.
  • Ondoren, balea moilara eta emanaldi nagusia; antzerkia, dantza eta musika, eta bukaeran festa Pello eta Nikolasarekin, Orioko Txarangak girotuta Herriko Plazan.
  • 17:00 Ttipika dantza gidatuak, Herriko Plaza.
  • 19:00 Itzal erromeria, Herriko Plaza.
  • 22:00-01:00 DJ Osto, Herriko Plaza.

Maiatzak 17, igandea — Benito Lertxundi omenduz: Et Incarnatus orkestra sinfonikoa haur-abesbatzarekin — 20:00, Karela kiroldegia.

 

Local

Andikoako Santutegia
Berriz, Bizkaia 019 España