
2026ko Kantu eta Hitza Zikloaren barne.
Euskal Herrian musikari ezaguna da Sara Zozaya. Ekosisteman parte hartu du modu anitzetan eta horren islada dira Benito Lertxundirekin egindako kolaborazioa edota Rafa Berrioren ondoan bidearen zati bat egin izana. 2018an atera zuen lehen EP-a eta hortik aurrera bide oparoa izan du, azkena, Attä izeneko lana izanik.
Primavera Sound edota Eufonic bezelako jaialdietan parte hartu du. Orain ere, Sarak eraldaketa dakar. Bere momentu pertsonala egiten duen musikan islatu egiten du eta horrek ez du amaiera.