Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ESANEZIN + EKIZA

mayo 29

Ekiza

Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea baliatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: Argitzala. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: bakar bakarrik eszenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko.

 

Esanezin

Hormetan Idazten du izena Esanezinen disko berriak, Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) hirugarren estudioko lana. 2025eko udan Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu da. Ianirek 2021ean abiatu zuen bere musika ibilbidea eta hiru lan kaleratu ditu orain arte.

Hormak oinarri hartuta kantatu du oraingoan: maitasun eske, gure zauriez eta azken aldiek abixatzen ez digutela gogoraraziz. Ianirek dioenez, “horma batean idatzitakoa efimeroa da, gu garen bezalaxe”, eta efimerotasun hori gure bizitzen isla gisa ikusten du. Hormak gure garaiaz hitz egin dezaketen elementuak direla uste du, eta elkarrizketa zein hausnarketarako espazio gisa irudikatu nahi izan ditu.

Local

18:30 Bizkaia Zubia ? Areetako Geltokia Plaza (40 min) 20:00 Plaza Estación de Las Arenas ? Santa Eugenia plaza (40 min)
Getxo, Bizkaia 044 España