
Hautaketa-prozesu baten ondoren, tokiko musika eszenan talentu handia erakutsi duten taldeak aukeratu dira Plateruena Izar Records Bakarlari eta Musika Taldeentzako Lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa honen helburua da sortzen ari diren musikariei ikusgarritasuna ematea eta zuzeneko musikan plataforma profesional bat eskaintzea. Izar Recordsek antolatuta eta Durangoko Udalak lagunduta, lehiaketa eskualdeko taldeen erakusleiho paregabea izango da.
Izena eman duten 40 taldeetatik 30ek arrakastaz gainditu dute lehiaketan parte hartzeko eskatzen den gutxieneko kalitatea, eta horrek lehiaketaren maila altua adierazten du. Estiloen aniztasuna da lehiaketa honen indarguneetako bat; rockaren aldaera ezberdinetatik (hard, punk, stoner) hasi eta metala, popa eta funka bezalako generoak barne hartzen dituzten proposamenak aurkeztu dira. Parte hartzen duten taldeen hizkuntza erabileran oso anitza da eta euskararen presentzia nabarmena da, izan ere, 14 taldek aukeratu dute euskara beren konposizioetan. 12 talde gaztelaniaz aurkeztu dira, 5ek euskara eta gaztelania konbinatzen dituzte, 4k euskara eta ingelesa erabiltzen dituzte, eta 2 talde instrumentalak dira, euskararen presentzia nabarmenduz parte hartzaileen artean.
Lehiaketa zuzeneko 10 kontzerturen bidez garatuko da, 2026ko maiatzetik uztailera bitartean. Ekitaldi bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, eta agertokia partekatuko dute, publikoari musika garaikidearen proposamen fresko eta askotarikoa eskaini ahal izateko. Kontzertuak Durangoko auzo eta lekutan izango dira, bertako parte-hartzea sustatuz eta musika herriko txoko guztietara hurbilduz.
Kontzertuen egutegia:
Finala eta sariak
Lehiaketaren finala irailean ospatzea aurreikusten da, Goienkaleko jaietan.
Sariak irabazleei profesionalizaziorako benetako aukera bat eskaini nahi dieten helburuarekin aukeratu dira. Sari nagusien artean, Izar Recordsen grabazioak nabarmentzen dira, tokiko musika industrian erreferente dena. Sariak honako hauek izango dira:
Lehiaketa honen bidez, Durangok zuzeneko musika, talentua eta kultura sustatzen ditu. Musikariei ikusgarritasuna, grabazioetarako aukera eta beren publikoarekin konektatzeko gunea eskainiz, durangoko auzo eta kultur elkarteek euren egitaraua aberasteko aukera jaso dute eta herritarrek kultur eskaintza ezberdin batez gozatu ahal izango dute.