Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Erakunde irekiak, porotsuak. Bitartekaritza-esperientziak kultur erakundeetan»

junio 3

Topaketa honek solasean jarri nahi ditu pertsona guztientzat irekiak eta abegikorrak diren erakunde kulturalak ahalbidetuko dituzten egiteko moduak, bereziki zaurgarrituak direnentzat edota testuinguru kulturaletan espero ez direnentzat. Ateak benetan irekitzen ditugunean gertatzen diren behar, aukera, gatazka eta ikaskuntzez hitz egitea.

Parte-hartzaileen artean izango dira Le Centquatre-Paris-eko Sonia Khiter, publikoen zuzendaria; Fabra i Coats: Fàbrica de Creació zentruko L’Ordit – Cultura, Educació i Territori programako kideak; eta Al’Akhawat kolektiboko bi kide. Azken hori Maroko-Espainia diasporako artistek osatzen dute, eta bitartekaritza-prozesuetan ere aritzen da.

Zeri dagokio: «N?fidha. Magreb irudikatua»

Local

Kutxa Fundazioa Artegunea – (Kutxa Fundazioa Tabakaleran – 0 solairua – Artegunea)
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 0. solairua)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España