
Jose Miguel Barandiaranek ikerketa lerro ezberdinetan, hala nola, arkeologia, etnografia, etab., sakondu zuen eta, azken urte hauetan, bere bizitzaz eta lanaz hain ezagunak ez diren gaiak landu dira Uda Ikastaroetan. Aurten, Seminarioko urteetako giroaz eta eboluzionismoaren inguruan zuen ikuspegira hurbiltzeko aukera izango dugu.
Bere landa-lanen emaitza emankorrek, etnografian eta arkeologian bildutako aztarnetan eta informazioan sakontzeko aukera eman diete ondorengo belaunaldiei. Horrela, bere inguruan ikertzen jardundako Etniker Taldeetako kideek XX mendearen bigarren erdi aldean jorratutako gaiak, gaur egun, beste ikuspuntu batzuetatik berrinterpretatu ahal dira. Gainera, bere metodologia etnografikoa, egungo garaira egokituta, orain arte aztertu gabeko Nafarroako eskualde batean aplikatuz lortutako datuen eta hausnarketaren berri izango dugu.
Azkenik, arkeologia arloan aurkikuntza berriei esker, historiaurrearen amaierako herrisken inguruko erasoen datu berriak ezagutzeko aukera izango dugu, eta genetikan eta filologian egindako azken ikerketek aspalditik ezagunak diren aztarnek eskainitako informazio berria izango dugu.
Jose Miguel Barandiaranen bizitzan eta lanetan sakondu, balioa emateko eta haren ekarpenak gizarteratzeko. Euskal Historiaurrearen oinarriak finkatu zituen diziplina anitzeko lehen ikerketa taldeari buruz sakonduko da.
J.M. Barandiaranen bizitza eta lanak garaiko gizartean nola txertatzen ziren azaltzen saiatu.
Euskal mitologiako pertsonaia entzutetsuenen eta megalitoen onomastikaren inguruan hausnartzea e interpretatzea.
Arkeologia eta genetikaren arloan, azken hamarkadan egin diren aurrerapenak aurkeztea.