Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Udako ikastaroak 2026 EHU: «Aupa Etxebestetik Maspalomasera: euskal zinemak 20 urte (2005-2025)»

junio 18 - junio 19

Uda Ikastaro honen helburu nagusia euskal zinemagintzak azken 20 urteetan (2005-2025) izandako ibilbidea aztertu eta, alor horretan lan egiten duten eragile nagusiak eta adituak elkartuz, hurrengo urteetako aukerei eta erronkei buruzko gogoeta partekatua egitea da. Eragile hauek sektoreko profesionalak (zinemagileak, ekoiztetxeak, zinema munduko langileak), instituzioak eta unibertsitatea dira.

1956tik aurrera euskarazko zenbait film estreinatu izan diren arren, euskal zinema, jarraikortasunez fruituak ematen dituen industria gisa ulertua, 2005ean sortu zela esan dezakegu (Martinez, 2022). 16 urtez euskarazko film luze profesional bakar bat ekoitzi gabe igaro ondotik, urte hartan, Aupa Etxebeste! estreinatu zen, eta geroztik, urtero euskarazko orotariko filmak iritsi dira pantailetara, ekoizpen jarraitu eta askotarikoa osatuz. 2005etik 2025era, 1.200 film baino gehiago ekoitzi dira, lan profesional eta amateur, fikzio, luze, labur eta dokumentalak kontaturik (Martinez eta Velte, 2026); zinemagile euskaldunen belaunaldi berriak sortu dira; estilo aniztasuna ugaldu da; film batzuek arrakasta eta nazioarteko prestigioa lortu dute; eta sektore profesionala egituratzeko bidean jarri da.

Helburuak

Euskal zinemagintzak azken 20 urteotan izan duen ibilbidea aztertzea, ikuspegi ezberdinetatik: besteak beste, produkzioaren analisia, finantzazio ereduak, banaketa bide ezberdinak, kultura zinematografikoa, euskal gizartearekiko harremanak, genero ikuspegia eta egile ezberdinen proposamen estetikoak. 

Euskarazko zinemaren arloan zeresana duten eragileak elkartzea, gogoeta partekatua egiteko: profesionalak, administrazioa eta unibertsitatea.

Datozen urteetan euskarazko zinemagintza garatzeko dauden aukera eta erronkak aztertzea.

Sektoreko eragileen eta ikerlarien arteko elkarlan giroa sustatzea eta sortutako ezagutza zinezalea den publiko orokorrari helaraztea. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Administrazioko kultur langile eta arduradunak

 

Local

Miramar Jauregia eta Oñatiko «Sancti Espiritus» Unibertsitatea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España