Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Udako ikastaroak 2026 EHU: «Euskal Kultura Gerra Zibilean (1936-1939)»

junio 18 - junio 19

Gerra Zibilak erabateko etena ekarri zuen euskal kulturara. Euskal Pizkundean eta, bereziki, Bigarren Errepublika aldarrikatu ostean sortu ziren harreman-sareak, erakundeak eta, oro har, kultura-sistema suntsitu egin ziren. Gerra Zibilak lur jota utzi zuen euskal kultura.

Dena dela, eta topiko historiografikoetatik harago, gerra-garaia ez zen basamortua izan ikuspuntu kulturaletik. Oso baldintza txarretan izan bazen ere, ekimen eta estrategia kulturalak bultzatu ziren, artelanak sortu ziren, literatura idatzi zen, kulturari buruzko erabakiak hartu ziren, eta egitasmo kultural eta artistiko batzuk jarri ziren martxan.

Gerra Zibila hasi zela 90 urte betetzen diren honetan, Uda Ikastaro honetan, Gerra Zibilean euskal kulturaren ikuspuntutik martxan jarri ziren ekimenei, eman ziren (eta eman ez ziren) pausoei eta hartu ziren erabakiei buruzko gogoeta egin nahi dugu, garai hura hobeto ezagutzeko asmoz.

Helburuak

Gerra-garaiko kultur erakunde, estrategia eta eragile giltzarrien berezitasunak ezagutzea.

Kulturaren lau adierazpideren inguruan martxan jarri ziren ekimenak aztertzea: artea, dantza, antzerkia eta literatura.

Gerra-garaian Eusko Jaurlaritzak izan zuen estrategia kulturalaren inguruan gogoeta egitea.

Gerra-garaiko kultur bizitza hobeto ezagutzea, bereziki herrietako kultur bizitza.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

 

Local

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)
Avenida Abandoibarra, 3
Bilbao, Bizkaia 020 España