
Mintegi honek hausnarketa kritikorako eta topaketa profesionalerako gune bat eskaintzen du feminismoarekin eta praktika artistiko garaikideekin lotutako artxiboen eta dokumentazio?zentroen inguruan. Bi jardunaldietan, erreferentziazko espezialistek emandako hamar hitzaldi eta eztabaida kolektiborako bi saiotan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola sortzaileen artxiboak eratu, kontserbatu eta aktibatzea; ikuspegi feministatik egindako ikerketaren eta ezagutzaren ekoizpena; genero?alborapenak sistema algoritmikoetan eta adimen artifizialetan; eta politika dokumentaletan metodologia feministak nola txertatu.
Mintegiaren helburu nagusia museoen, unibertsitateen, dokumentazio-zentroen, kolektibo feministen eta eragile teknologikoen arteko zeharkako elkarrizketa artikulatzea da, ondareari aplikatutako politika dokumentalei eta metodologia feministei buruzko ikuspegi zabala eta diziplinartekoa bideratuz. Programazioak praktika berritzaileak eta erreferentziazko ereduak azpimarratzen ditu, artearen eta kultura garaikidearen esparruan emakumeen memoriak nola eraikitzen, zaintzen eta zabaltzen diren birpentsatzen laguntzen dutenak.