
Altzagainako Jaien barnean, niMú konpaniak Pausa zirku eta dantza emanaldian egoera absurdoak sortuko ditu, inprobisatuak, giro poetikoan bilduta, biolontxelo jotzaile baten laguntzari esker.
Horrela laburbiltzen du Xandra Gutiérrezen taldeak lana: «Pailazo bat eta maleta asko. Ustekabeko bidaia batek, itxarotea aspergarria izateari utziko dion leku batera eramango gaitu, jolas eta irudimenezko une bihurtzeko, mugarik gabe«.
Adina: denontzat.