Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean hitzaldi-zikloa antolatu dute, eguzki-eklipseei eta horiek zientziaren aurrerabidean duten funtsezko eginkizunari eskainia.
Abuztuaren 12an, Iberiar Penintsulako zenbait tokitatik Eguzki-eklipse osoa, fenomeno natural ikusgarri eta zirraragarrienetako bat, ikusi ahal izango da. Minutu batzuetan, inguruko argia, tenperatura eta soinuak erabat eraldatzen dira, zentzumen guztientzako esperientzia paregabea eskainiz.
Bere edertasunetik haratago, Eguzki-eklipse osoak funtsezkoak izan dira ezagutza zientifikoaren aurrerapenerako. Gertakari horren atarian, Mikel Falxa astrofisikariak (DIPC) hitzaldi hau emango du eklipseei esker posible izan diren aurkikuntza harrigarrienetako batzuk errepasatzeko, gure planetatik galaxiako bazter urrunenetara eramango gaituen bidaia batean.
Laguntzaileak: Oiasso Museoa, Laboratorium Museoa eta Jakindari
Jarduera hau Jakinaldia. 2026ko eklipsearen jaia ekimeneko programaren parte da, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak sustatua da.