Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«XX. mendeko euskal plazandreak: etendako loraldia»

junio 29 - junio 30

XX. mendearen hasierako Euskal Pizkundean emakumeek izan zuten papera funtsezkoa izan zen, baina askotan haien ekarpena ikusezin bihurtu da historiaren kontaketan eta gugana heldu dena urria, azalekoa eta gutxietsia izan da. Jardunaldi hauen helburua da garai hartako emakume ekintzaileen bizitzak eta lanak berreskuratzea eta balioestea, baita haiengana ikuspegi desberdinetatik hurbiltzea ere.

Orain arte sakabanatuta egon diren sortzaile eta eragile horien inguruko ikerketak bildu eta ezagutza hori partekatzeko espazioa sortu nahi da, garai emankor hartan izan zirena eta egin zutena osotasunean ulertzeko. XX. mendearen lehen herenean testuinguru historiko, sozial eta kultural aberats eta bizia izan zen eta orduan euskal hizkuntza, literatura eta kultura sustatzen eta elikatzen jardun zuten plazandreok. Tene Mujika, Julene Azpeitia, Mayi Ariztia edo Katalina Eleizegi ez dira egungo literatur lehiaketa soilak edo gure herri eta hirietako kale hutsak. Haien erreferentzialtasuna eta konplexutasuna aitortzera gatoz.

HELBURUAK

Jardunaldi hauen helburua da XX. mendeko lehen herenean plazara atera ziren euskal emakumeen ekarpena ikusgarri egitea, balioestea eta konplejizatzea. Horretarako haien inguruan egindako ikerketak elkartu, eta ezagutza partekatuko da. Bestela esanda, emakume hauen inguruan sortu diren estereotipoak apurtu, ahanzturatik berreskuratu eta euren inguruko ikuspegi konplexuago bat eratu nahi da, eta, bide batez, garai hartako testuinguru historiko eta kulturalaren ezagutza zabaldu, gerrak heldu ziren arte.

NORI ZUZENDUTA

Jardunaldiak euskal kultura, historia eta genero ikasketetan interesa duen orori zuzenduta daude: ikertzaileak, ikasleak, irakasleak eta, oro har, gai honetan interesa duen edozein herritarri.

EGITARAUA

2026-06-29

09:00-09:15: Harrera eta dokumentazio banaketa

09:15-09:30: Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
– UEUko ordezkaria
– Jardunaldiaren arduradunak

09:30-10:00: Plazandreen loraldia, non, noiz eta nola gertatu zen?
– Cira Crespo, historialaria
– Amaia Alvarez-Uria, (EHUko irakaslea)

10:00-10:30: Sorne Unzueta, kemena eta sentiberatasuna
Igone Etxebarria, (Labayruko zuzendaria)

10:30-11:00: Karmele Errazti testuz testu
– Enara San Juan (filologoa eta irakaslea)

11:00-11:30: Kafea

11:30-12:00: Errose Bustintza eta Mayi Ariztia, ipuinzale bi
– Jon Mentxakatorre (Mondragon Unibertsitateko irakaslea)

12:00-12:30: Tene Mujika, elipsiak eta eklipseak
– Nekane Goikoetxea, (Mondragon unibertsitateko ikertzailea)

12:30-13:00: Miren Etxaberen langintzak eta joskintzak
– Galder Unzalu, Miren Etxaberen iloba txikia (antropologoa eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea)

13:00-15:00: Bazkaria

15:00-16:00: Bateratzea bertsolariekin

16:00-16:30: Joxepa Antoni Aranberri eta Frantziska Astibia errenteriarrak: plazandre bihurtzeko bi modu
– Elixabete Perez-Gaztelu (Deustuko Unibertsitateko irakaslea)

16:30-17:00: Iparraldetik margotzen: Feillet ahizpak eta Helene Elizaga
– Ane Lekuona (EHUko irakaslea)

17:00-17:30: Nor nai Ignacia Zabalo da: irudia, izatearen lekuko
– Maddi Elorza (EHUko irakaslea)

19:00-20:00: Euskal idazle baten hitzaldia

2026-06-30

09:00-10:00: Emakume Abertzale Batza eta emakumeen hezkuntza
– Karmele Perez, Gurutze Ezkurdia eta Begoña Bilbao (EHUko irakasleak)

10:00-10:30: Amale Arzelus eta etxe-ikastoletako andereñoak (1940-1950)
– Jonan Zinkunegi (Amale Arzelusen semea eta ikertzailea)

10:30-11:00: XX. mendeko emakume idazle eta kazetariak (1939ra arte)
– Xabier Altzibar (irakasle jubilatua eta ikertzailea)

11:00-11:30: Perpetua Saraguetaren testuen irakurraldia
– Ana Morales (itzultzailea)

11:30-12:00: Kafea

12:00-12:30: Loraldiaren etena, errepresioa, erbesteratzea eta zentsura
– Ione Zuloaga (Arantzadiko historialaria)

12:30-13:00: Bateratzea eta itxiera

Local

Markeskoa jauregia
Eibar, Gipuzkoa 030 España