Cargando Eventos

« Todos los Eventos

UEUren 2026ko Udako Ikastaroak: «Euskal Herria, ezagutza, historiografia»

junio 27

Akademiak ikerketa erabakigarriak egin ditu gure historiaren nondik norakoak argitzeko. Euskal Herrian, gainera, akademiaz kanpoko eragileek ekarpen baliotsuak egin dituzte. Egungo errealitate politiko-administratibo eta kultural hegemonikoak, ordea, ez du erraztu euskal ikerketa eta transmisio hori gizarte oinarrira hurbiltzea. Jardunaldi honetan, diziplinarteko eta euskal ikuspegi batez eta genero-alderdiei erreparatuz, parte-hartzaileak gure historiaren interpretazio problematikak eta Euskal Herria subjektu historiko gisa aztertu eta ezagutzeko tresnak eskuratuko ditu. Ezagutuko ditu, halaber, gure historiaren zein ondarearen berri zabaltzeko proposamenak, eta ezagutzak eta esperientziak partekatu ahal izango ditu ikertzaile eta dibulgatzaile euskaldunen komunitateko gainerako kideekin.

Helburuak 

  • Euskal Herriaren historiari buruzko euskarazko ikerketa eta dibulgazioaren aukerak eta eragozpenak aztertzea
  • Euskal Herriaren historiografiaren diagnostiko kritikoa egin eta diziplinartekotasunetik zein genero ikuspegitik bideak zabaltzea
  • Unibertsitateko, Bigarren Hezkuntzako Historiako irakasleen eta askotariko ikertzaileen arteko elkarrizketa sustatzea eta saretzea
  • Euskal Herria subjektu nazional eta historiko gisa aztertzeko tresnak eskaintzea

 

Nori zuzenduta 

  • Euskal Herriaren Historiako ikasleei eta arlo horretan interesa dutenei.
  • Bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko Historia irakasleei.
  • Euskal Herriaren historiaz eta historiografiaz interesa duen edozein euskalduni.

 

 

Local

Markeskoa jauregia
Eibar, Gipuzkoa 030 España