Cargando Eventos

« Todos los Eventos

UEUren 2026ko Udako Ikastaroak: «Hizkuntzalari Euskaldunen VIII. Topaketa: Elebitasuna neurozientziaren begiradatik»

junio 23

Gaur egungo gizarte global eta interkonektatu honetan, hizkuntza bat baino gehiago jakiteak abantaila sozial, komunikatibo eta pertsonalak eskaintzen ditu. Gaur egungo munduan pertsona elebidun eta eleaniztunak gero eta gehiago dira; baina Euskal Herria lurralde elebiduna da aspalditik. Euskaldunak elebitasunean hazten eta hezten garen arren, elebiduna izatearen inguruan ezjakintasun kolektibo bat dago gure artean.

Errealitate hau Gradu Bukaerako Lanean aztertu ondoren, ‘Hezitzaile elebidunaren dekalogoa’ sortu zen, neurozientziaren ezagutzak jendarteratzeko helburuarekin. Ondorioz, ‘Elebitasuna neurozientziaren begiradatik’ gaia Hizkuntzalarien VIII. Topaketarako proposamena aurkeztu zen.

Topaketa antolatzeko, elebitasunaren alor ezberdinetan lanean diharduten 4 hizlari gonbidatu ditugu honako gai hauek jorratzeko: elebitasunaren mitoen bilakaera, elebidun motak, bigarren hizkuntzen jabekuntza-prozesuak eta elebitasunaren eragina zahartze osasuntsuan.

Jardunaldi hau UEUren Hizkuntzalaritza sailak antolatu du.

Helburuak 

  • Elebitasunari eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko ezagutza zientifikoa jendarteratzea.
  • Gizartean elebitasunaren inguruan dauden hainbat uste oker eta neuromito zuzentzea.
  • Hezitzaile eta hizkuntzalari elebidunei beren eguneroko jardunerako hainbat gako aurkeztea.

 

Nori zuzenduta 

  • Topaketa hau hizkuntzalari euskaldunen elkargune izango da eta horrez gain, hezitzaile elebidun guztiei zuzendua egongo da, beren eguneroko jardunaren inguruan sakontzeko eta ikasteko aukera eskainiz.