Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KaldeArte 2026: «Haritik tiraka»

junio 14

Lehenengo aldiak beti dira zailak, lehenengo eskola eguna, lehenengo aldiz tabernan ura eskatzekoa, lehenengo muxua, gogoratzen zara zure lehenengo errekaduaz?

Nire amamak botoiak erosi zituen lehenengoz, eskuan dardarka lista txiki bat eta bestean ondo helduta 2 duro. Bide motzena aukeratu eta azkar egin zuen jostun tailerrera buelta. Jositako bideetan auzokideak, lagunak, korapiloak eta isiltasunak topatuko ditugu, errekaduak egitea ez baita edozein gauza.

Egunkarietan agertuko ez diren pertsonei izena eta ekintzei balioa jartzen dienantzezlana ikusteko prest bazaude, egizazu haritik tira.

MADE IN GASTEIZ

8 urtetik gora

Antzerkia eta objektuen manipulazioa. Musika zuzenean Euskaraz.

Local

Santa Maria Plaza (Gasteiz)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España