
AMAINEMAN, amain eman. Erdaraz «dejarse llevar», «fluir» edo «dar rienda suelta». Euskaraz ezezaguna den hitz hau lehen planora ekarri nahi izan du SÜNEk.
Hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin sortu ditu abestiak, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere landu ditu besteak beste.