
Mercedes, erretiroa hartuta, bere udako etxera joaten denean, non familiako objektuak eta oroitzapenak gordetzen dituen, horien artean altxor bat aurkituko du: Nido de Gaviotas izeneko eleberri argitaragabea. Aurkikuntza horrek ate bat irekiko dio iraganari: Espainiako gerraosteko urteetan isilean maitatu, sufritu eta idatzi zuen emakume baten bizitzari.
Oroitzapenen eta paisaien artean, amaren historia ez ezik, berea ere berreraikitzen du alabak. 50eko hamarkadako Euskal Herriaren eta gaurko Italiako Toscanaren artean girotua, Luciérnagas en la Toscana oroimenari, maitasunari eta belaunaldi-ondareari buruzko metanobela bat da — nobela bat beste eleberri baten barruan —. Hizkuntza zaindua eta oinarri emozional sakona izanik, egileak identitateari, denboraren joanari eta sustraiekin adiskidetzeko beharrari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Historia, sentiberatasuna eta literatura uztartzen dituen lana.
Egileak, Begoña Etxeandia Egidazu (Psikologo Klinikoa) izango du solaskide