
Campillo anaien taldea oholtzetara itzuliko da hamar urte baino gehiagoren ondoren argitaratutako disko berri eta inéditoa aurkezteko, baita bere ibilbide luzearen errepaso zabala egiteko ere.
Oraingo honetan, eta antzokietarako soilik, Tam Tam Go! taldeak folk kutsu handiagoko eta formatu minimalistagoko proposamena aurkeztuko du: pianoa, kontrabaxua, ukelelea, gitarra akustikoak, bateria eta perkusioak uztartuz.
Guztira bost musikari izango dira oholtza gainean, euren abesti berriak eta arrakasta handienak modu beroago eta gertukoago batean janzteko, publikoak betiko kantuak eta azken lanak inoiz imajinatuko ez zuen bezala gozatu ahal izan ditzan.