Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ROCK ON TOP 2026 – ROCKUMENTALA: «BIG EASY EXPRESS»

junio 10

ROCK ON TOP 2026 – Rockumentalen zikloaren barne.

Proiekzioa jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpidatziekin

Zuzendaritza: Emmett Malloy. 2012. Estatu Batuak. 67 min.

Hiru talde, hamabost hiri eta tren bakarra. Big Easy Express dokumentalak Old Crow Medicine Show, Mumford & Sons eta Edward Sharpe & the Magnetic Zeros taldeen bidaia musikala kontatzen du, San Frantziskotik New Orleansera, 2011ko udaberrian.

Ibilbidean zehar, Malloyk Super 8 formatua erabiltzen du, zuri-beltzeko irudiak eta argiztapenarekin egindako jokoak uztartuz, 70eko hamarkadako zinema gogorarazten duen estetika retroa sortzeko. Hala ere, zuzeneko emanaldiak kalitate handiagoko irudi eta soinu digitalarekin filmatzen ditu, kontzertuen indarra eta benetakotasuna nabarmentzen dituen kontrastea lortuz.

Dokumentalaren aurkezpena: Helena González (Zinhezba)

  • Gonbidapenak eskatzeko datak: Noiztik: 2026/05/20 00:00 Noiz arte: 2026/06/10 19:00
  • Zure gonbidapena 945 161 830 telefonora deituz ere eska dezakezu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara

Gainera, Rock on Top-en bosgarren edizio honetan, dokumentalak ikustera hurbiltzen diren pertsonek bi esperientzia bikoitz irabazi ahal dute zozketa bidez. Esperientzia bakoitzak tour backstage barne hartzen du, bata eikainaren 19rako (ostirala) eta bestea 20rako (larunbata), Azkena Rock Festivalen. Gasteizko Mendizabaleko gune ikonikoan sartzera eta egun horretako programatutako taldeekin gozatzera gonbidatzen zaitugu.

Dokumental-zikloaren azken emanaldia amaitutakoan egingo da zozketa, No somos nada, dokumentalaren ondoren, hain zuzen ere, ekainaren 17an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España