Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2026: egitaraua

julio 17 - agosto 2

27. Erriberriko Antzerki Jaialdia uztailaren 17tik abuztuaren 2ra egingo da, eta diziplina anitzeko programazioa eskainiko du: antzerkia, dantza, zirkoa, clown-a, magia, musika eta performancea uztartuz. Hitzorduak berriro ere Erriberri arte eszenikoen topagune bihurtuko du, Nafarroako, estatuko eta nazioarteko konpainien presentziarekin; gainera, programazioa Tafallan, Beiren, Pitillasen eta Untzueko Donamartirin ere izango da.

Guztira, jaialdiak 31 emanaldi eszeniko eta musikal eskainiko ditu, 27 konpainia eta artistaren eskutik; horrez gain, bi sormen-egonaldi, hainbat prestakuntza-tailerrak eta publikoari irekitako topaketak ere antolatuko dira. Programazioak ondare- eta antzerki-espazioetako ikuskizunak kaleko proposamenekin eta bitartekaritza-, prestakuntza- eta sorkuntza-laguntza jarduerekin uztartzeko apustuari eutsiko dio.

«Lurraldea ospatuz« lelopean, jaialdiko zuzendari artistikoek ikuskizunen programazio hutsa baino gehiago den zerbait bezala planteatzen dute jaialdia.

  • La Cava: hamabi gau antzerki eta dantzaz

La Cavako agertokiak hamabi ikuskizun hartuko ditu, guztiak 22:00etan. Programazioa uztailaren 17an, ostirala, hasiko da Adolescencia infinita lanarekin, Pont Flotant konpainiaren eskutik; gaur egungo nerabezaroari eta nerabezaroaren memoriari buruzko begirada ironiko, samur eta musikala.

Uztailaren 18an, larunbata, Mi madre y el dinero helduko da, Anacarsis Ramos / Pornotráfico-ren eskutik; Josefina Orlainetak Campechen (Mexiko) izandako lan- eta bizi-historian oinarritutako antzerki dokumentaleko pieza. Uztailaren 19an, igandea, Las Gratitudes antzeztuko da, Delphine de Viganen eleberriaren antzerkirako moldaketa, Gloria Muñoz, Macarena Sanz eta Rómulo Asseretorekin.

Jaialdiaren bigarren astea uztailaren 23an, osteguna, hasiko da La Cavan Itzulera lanarekin, Dejabu Konpainiaren eskutik; euskarazko road movie eszenikoa, antzerkia, zuzeneko zinema eta poetika bisuala uztartzen dituena. Uztailaren 24an, ostirala, Leonora izango da ikusgai, Producciones Come y Calla eta Teatro del Acantiladoren eskutik; Leonora Carringtonen unibertsora hurbilketa askea, Alberto Conejeroren testu eta zuzendaritzarekin eta Natalia Huarteren interpretazioarekin. Uztailaren 25ean, larunbata, No mires aurkeztuko da, Cultura i Conflicteren eskutik; erruari, isiltasunari, konpromiso politikoari eta familia-memoriari buruzko thriller eszenikoa. Uztailaren 26an, igandea, Teatro de La Abadía konpainia iritsiko da Declaración de amor (para siempre) lanarekin, publikoari zuzenduriko esker-on adierazpen bihurtzen den pieza batekin.

La Cavako azken txanpan honako hauek izango dira: SELFI — Ser joven en la sociedad del espectáculo, Unavezenlavida konpainiaren eskutik, uztailaren 29an, asteazkena; Mujeres que cantan tras el balcón, Boga-Boga nafar konpainiaren eskutik, uztailaren 30ean, osteguna; Niebla, Pílades Teatro konpainiaren eskutik, Miguel de Unamunoren eleberriaren bertsio eszenikoa, Fernanda Oraziren zuzendaritzapean, uztailaren 31n, ostirala; Sueño, Compañía Criollaren eskutik, abuztuaren 1ean, larunbata; eta Ultimatum, Led Silhouetteren eskutik, abuztuaren 2an, igandea, gorputza lurralde, muga eta azken erresistentzia-espazio gisa lantzen duen dantza pieza.

  • Erriberri agertoki ireki gisa

La Cavaz gain, jaialdiak Teobaldoen Plaza, Frantziskotarren Eliza, Errege Jauregia, Kultur Etxea eta Ardoaren Museoa ere hartuko ditu programazioaren parte gisa.

Teobaldoen Plazak Bath-Flop hartuko du, Et D’Ailleurs konpainiaren eskutik, uztailaren 17an, ostirala, 19:00etan; Frantziatik iritsitako clown-zirku proposamena, uztailaren 18an, larunbata, Pitillasko Udaletxe Plazan eta uztailaren 19an, igandea, Untzueko Donamartiriko plazan ere ikusi ahal izango dena. Espazio berean aurkeztuko dira Gota, Txema Muñozen eskutik, uztailaren 19an; ¡Qué buen día!, Maite Guevararen eskutik, uztailaren 25ean; Tenet, Eunoia Kolektibaren formatu handiko ikuskizuna, zortzi akrobata eta musikari batekin, uztailaren 26an; eta Refugi, Cia. Manolo Alcántararen eskutik, abuztuaren 2an. Erriberriko emanaldi guztiak Teobaldoen Plazan izango dira.

Frantziskotarren Elizan formatu txiki eta ertaineko hainbat proposamen izango dira: Nuur, La Banda Teatro Circoren eskutik, uztailaren 23an; Feliz Día, Sutottos konpainia argentinarraren eskutik, uztailaren 24an; Yo bailo, Damián Malvaciok adinekoekin zuzendutako proiektua, uztailaren 25ean; eta El enterrador, Pepe Zapata / Teatro de Dos-en eskutik, uztailaren 28an. Azken hau memoria historikoari buruzko obra da, Gerra Zibileko eta gerraosteko pertsona anonimoetan inspiratua.

Errege Jauregiak bi hitzordu musikal eta performatibo hartuko ditu, biak sarrerako patioan: Olaia Inziarteren kontzertua, euskarazko musikaren panoramako ahots berezienetako batena, uztailaren 31n; eta Hugo Torresen Bahía Botánica, musika eta landare bizien arteko elkarrizketa gisa sortutako soinu-performancea, abuztuaren 1ean.

  • Jaialdia Tafallara, Pitillasera, Beirera eta Untzueko Donamartirira hedatzen da

Erriberriko Antzerki Jaialdiak Erdialdeko beste udalerri batzuetan ere mantenduko du bere presentzia. Tafallako Tafalla Kulturgunea Kultur Zentroak Camping Las Reinas / Las Reinas Kanpina hartuko du, La Cuerda Teatro + Ttipia Kulturaren eskutik; aisialdiari, botereari eta pertenentziari buruzko komedia beltza, uztailaren 22an. Halaber, uztailaren 29an El porqué de los perdidos izango da ikusgai, Akira Yoshida sortzaile nafarraren lana.

Pitillasek Bath-Flop hartuko du uztailaren 18an Udaletxe Plazan, eta Bipedestrucción, Disiden.Cía-ren eskutik, uztailaren 26an toki berean. Bipedestrucción Beiren ere ikusi ahal izango da uztailaren 27an Victoriano Flamarique plazan; bertan aurkeztuko da baita ere Mute, Orain Bi-ren eskutik, uztailaren 31n Frontoi Zaharrean. Untzueko Donamartirik ere Bath-Flop hartuko du uztailaren 19an plazan eta Mute abuztuaren 1ean frontoian, programazioaren izaera ibiltaria indartuz.

  • Bi egonaldi: Amortzia eta Gatomaquia

Jaialdiak berriro ere sorkuntza-prozesuak lagunduko ditu egoitza artistikoen bidez. Sortzaile emergenteen egoitza Edurne Pena eta La Majicarentzat izango da, Amortzia proiektuarekin; autofikzioa, familia-memoria, interneteko hizkuntza eta intimitateari, esposizioari eta belaunaldien arteko harremanei buruzko galderak uztartzen dituen prozesuan dagoen lana. Emaitza uztailaren 27an Beireko Kultur Etxean eta uztailaren 28an Erriberrin ikusi ahal izango da.

Las Nenas Theatre konpainiak egoitza profesionala garatuko du Gatomaquia proiektuarekin. Proiektuak irekiera publikoa izango du uztailaren 29an Tafalla Kulturgunean eta uztailaren 30ean Erriberrin.

  • Tailerrak eta topaketak

Prestakuntza-programazioak hainbat tailer hartuko ditu barne: Nines Carrascalen kudeaketa-tailerrra, proiektu eszenikoen banaketa eta merkaturatzean oinarritua, uztailaren 20tik 24ra; Jordi Casanovasen dramaturgia-tailerrra, Encender la mecha, data berean; Fernanda Oraziren sorkuntza-tailerrra, uztailaren 27tik 31ra; eta Oier Zuñiga eta Maialen Diezek 8 eta 16 urte bitarteko gazteentzat emango duten gazte-tailerrra, uztailaren 27tik 31ra Frantziskotarren Eskoletan, azken erakustaldiarekin uztailaren 31n.

Tailerretan izena emateko, ordainketa banku-transferentzia bidez egin beharko da, tailerraren izena adieraziz, eta mezu elektroniko bat bidali programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizen, helbidea, NANa, telefono mugikorra, posta elektronikoa eta matrikularen ordainagiria erantsiz. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu webgunea.

Programa publikoari irekitako topaketekin osatuko da, Erriberriko Enozentrumen. Horien artean daude Pont Flotant (Adolescencia infinita) eta Anacarsis Ramos (Mi madre y el dinero) artistekin uztailaren 18an egingo den topaketa; Las Gratitudes laneko taldearekin uztailaren 19an egingo dena; eta EiTBko Galder Pérezekin uztailaren 25ean egingo den solasaldia. Topaketa hauetan aperitiboa eskainiko da Reyno Gourmet eta Nafarroako J.D. Ardoen eskutik.

SELFI eta Yo bailo lanen kasuan, Erriberriko eta parte hartzen duten gainerako herrietako bizilagunekin lanketa bat garatzen ari da, programatutako emanaldietan amaituko dena.

  • Sarrerak, abonamenduak eta irisgarritasuna

Sarrerak online erosi ahal izango dira www.festivalteatroolite.es eta www.fundacionbaluarte.com webguneetan, baita Baluarteko, La Morea merkataritza-guneko, Erriberriko Enozentrume-ko eta Tafalla Kulturgunea Kultur Zentroko leihatiletan ere; azken hau Tafallako ikuskizunetarako.

Local

MEKANER ONDOAN
Urduliz, Bizkaia 089 España