Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Enric Peidro & Federico Mazzanti Duo

julio 25

Oharra

Kontzertua Zabalaga baserriaren barruan izango da.

Enric Peidro (saxo tenorra), Federico Mazzanti (pianoa)

Europako Jazz tradizionalaren erreferentziazko saxofonista tenorra da Enric Peidro, eta nazioartean proiekzio handiena duen musikarietako bat bere belaunaldian. Swingaren aroko saxo tenor handien eragina jasota (Coleman Hawkins, Ben Webster, Paul Gonsalves, Flip Phillips), Enric Peidrok ondo jakin du parametro hauen barruan eboluzionatzen, ahots pertsonala eskainita, eta horrela bereganatu du kritikaren eta publikoaren estimua Europako eta Asiako jaialdi eta agertoki ugaritan.

Porteña Jazz Band talde argentinar mitikoko saxofonista Jose Ignacio Mazzanti saxofonistaren seme, Federico Mazzanti Jazzez inguratuta hazi zen eta gazte-gaztetatik eman zituen bere aurreneko pausoak pianista gisa Buenos Airesen. Karrera emankorra eta nazioarteko proiekzio handia duen musikaria da, eta bere estilo sotil eta finagatik nabarmentzen da, betiere swing karga handiarekin.

Local

Chillida Leku – (Chillida Leku)
Jauregi Bailara, 66
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España