Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dantz Point 2026 (Donostia)

agosto 14

Dantz Point Gipuzkoa 2026 lurraldeko hainbat txokotan barrena ibiliko da uztailetik urrira, musika elektronikoa, ondarea, paisaia eta komunitatea uztatzen dituen proposamen berezienetarikoa dela erakutsiz beste behin ere.

Abuztuaren 14an, Dantz Point Donostiara itzuliko da Aste Nagusiaren baitan, eta hiriko enklabe enblematiko batean arituko da. Hiriburu kulturala eta nazioarteko erreferentziazko helmuga turistikoa izanik, Donostiak Dantzen jarduera gune nagusietako bat izaten jarraitzen du Gipuzkoan, Miramar, Urgull, Sagues, Aiete edo Miramongo Anfiteatroa bezalako espazioak aktibatu ondoren.

  • 2026: Dantz jaialdiaren 10. edizioaren urtea

2026ko denboraldiak esanahi berezia du, abuztuaren 28an eta 29an Donostian Dantz Festival jaialdiaren 10. edizioa egingo baita.

Izan ere, Dantzek hamar urte daramatza musika, berrikuntza, ondarea eta komunitatea konektatzen dituen eta Euskadi musika elektronikoaren nazioarteko mapan kokatzen duen eredua finkatzen.

Dantz Point, testuinguru horretan, jaialdiaren aurreko kultura aktibazioko sare gisa jarduten da, komunitatea sortzeko eta proiektuaren irismena lurralde osora zabaltzeko.

Local

Erribera kulturguneko atari estalia edo Gobadarien parkea
Zumaia, Gipuzkoa 081 España