Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dantz Point 2026 (Donostiako Hipodromoa)

octubre 3

Dantz Point Gipuzkoa 2026 lurraldeko hainbat txokotan barrena ibiliko da uztailetik urrira, musika elektronikoa, ondarea, paisaia eta komunitatea uztatzen dituen proposamen berezienetarikoa dela erakutsiz beste behin ere.

Sekuentzia urriaren 3an amaituko da Donostiako Hipodromoan, Gipuzkoako tradizio hipikoari eta sozialari lotutako esparru historikoan. Zabaltasuna, paisaia balioa eta izaera sinbolikoa direla eta, eszenatoki bikaina da Dantz Point bezalako kulturako, arteko eta ikus-entzunezko esperientziak hartzeko.

  • 2026: Dantz jaialdiaren 10. edizioaren urtea

2026ko denboraldiak esanahi berezia du, abuztuaren 28an eta 29an Donostian Dantz Festival jaialdiaren 10. edizioa egingo baita.

Izan ere, Dantzek hamar urte daramatza musika, berrikuntza, ondarea eta komunitatea konektatzen dituen eta Euskadi musika elektronikoaren nazioarteko mapan kokatzen duen eredua finkatzen.

Dantz Point, testuinguru horretan, jaialdiaren aurreko kultura aktibazioko sare gisa jarduten da, komunitatea sortzeko eta proiektuaren irismena lurralde osora zabaltzeko.

Local

Hipodromoa
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España