
2026ko Itxas Soinua – Lekitioko Nazioarteko Jaialdiaren barne.
Ahaire zehar-txirula laukoteak misio musikal, artistiko, hezitzaile eta sozial sakona du: mundua ulertzeko modua eraldatzea sentikortasunetik eta ezagutzatik abiatuta. Arteen ikuspegi transdisiplinarra landuz eta konpositore berriei obrak enkargatuz, taldeak gune murgiltzaileak sortzen ditu, musika, gainerako arteak eta publikoaren emozioak uztartzeko. Música Maestras proposamenaren bidez, emanaldiak musika eta poesia lotzen ditu modu estuan; zortzi idazleren ahotsak elkarrekin josten dira azken ehun urteotan emakumeen ahotsak hartu duen indarra eta egindako bide partekatua kontatzeko, ensemblea gogoeta eta sentipenen katalizatzaile bihurtuz.