Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kalezarko San Juan Jaiak 2026 Usurbilen: egitaraua

junio 19 - junio 24

Kalezarko 2026ko San Juan Jaiak 2026 ekainaren 19tik 24ra bitartean ospatuko dira, Usurbilen.

Ekainak 19, ostirala

  • 17:00 Buruhandiak.
  • 18:00 Txupinazioa eta jaien hasiera.
  • Ondoren, auzotarren arteko herri kirolak.
  • 20:00 Auzo afaria.
  • 00:00 Kontzertuak: Oilar Beltzak + Ganibet + Xsakara.

Ekainak 20, larunbata

  • 11:00-13:00 Zirkuola zirku-tailerra (beharrezkoa izango da aurretik izena ematea usurbilkultura.eus-en)
  • 16:00 Musa (izena ematea 15:30ean hasiko da)
  • Auzoko plazan, Gorritiren Showa.
  • 18:00 Herriko dantzariak.
  • Ondoren, erraldoi eta buruhandiak Lauburu konpartsaren eskutik.
  • 00:00 Kontzertuak: Bide Batez + DJ Tintz.

Ekainak 21, igandea

  • 10:30 Umeen krosa (izen ematea 10:00etan hasiko da)
  • 11:30 Jolasak Ondoren, buruhandiak.
  • 14:00 Umeen bazkaria: janaria norberak etxetik ekarrita, edaria eta postrea Jai Batzordearen kontu.
  • 16:00 Tailerrak.
  • 18:30 Txokolatada Ondoren, buruhandiak.
  • 19:30-21:00 DJ Gorka Mendi.

Ekainak 23, asteartea (San Juan bezpera)

  • 15.00 San Juan eskearen irteera.
  • 22.00 San Juan sua.
  • Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteazkena (San Juan eguna)

  • 11.00 Meza nagusia.
  • Ondoren, Toka txapelketa.
  • 16.30 Buruhandiak.
  • 18.00 Sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.

Local

Kalezar
Usurbil, Gipuzkoa 073 España