
Almodovarren soinu-mundua Pasión Vegaren ahots zoragarrian.
Pasión Vegaren ahots oparoak esperientzia polita oparituko digu, Pedro Almodovarren sormen-mundura bidaiatu ondoren gure soinu-eta emozio-oroimenaren mugarri bihurtuta itzuli diren abestietako batzuen bidez. La bien pagá, Volver, A tu vera, Piensa en mí, Un año de amor, Puro Teatro, En el último trago, Cucurrucucú Paloma…
Pedro Almodovarren filmetako abesti enblematikoenen bilduma horretan, Pasión Vegak egungo musika-panoramako piano-jotzailerik eta konpositorerik ospetsuenetako batekin, Moises P. Sanchezekin partekatuko du agertokia. Hark egin ditu musika-moldaketak ere. Moisesek musikari bikainen hirukote bat izango du lagun. Gainera, Joan Anton Rechi eszena-zuzendari ospetsuaren sinadura darama ikuskizunak.