
Duela hamar urtetik, Uliako mintegien parkea auzolanean kudeatzen da, Uliako Lore Baratzak ingurumen elkartearen eskutik. Udari ongietorria egiteko, egun osoko festa antolatu da ekainaren 21ean.
Goizean yoga eta dantza konzientea izango da, eguerdi partean haur jolasak, eta arratsaldean musika kontzertua. Parkeko bisita gidatuak, proiektuari buruzko dokumentala, artisten txokoa, etab. ere izango dira.
Mokadu gozo nahiz gaziak eta edatekoa eskainiko dira tabernan.
Info gehiago hemen: @uliakolorebaratzak