
Loinatz Abesbatza 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. kasu honetan ekainaren 27an kontzertu sinfoniko-korala eskainiko du Andre Mari Zeruratuaren elizan. 19:30 tan
Oñatiko Aequus Ensemble orkestrarekin Aitor Biain zuzendariaren gidaritzapean eskainiko dute kontzertua eta lau bakarlari ariko dira, Ana Otxoa sopranoa, Lucía Gómez mezzosopranoa, Josu Cabrero tenorra eta Jesús García Arejula baritonoa.
MOZARTen bi obra eskainiko dituzte, Coronation Mass KV 317 eta Vesperae Solennes de Confessore KV339
Sarrerak Mirentxu liburu dentan eta Eguzki inprimategian daude salgai 10 euroan.