Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lied Arriagan Zikloa: «De París a Granada: homenaje a Manuel de Falla»

enero 27, 2027

Ibilbidea, ezinbesteko autore baten unibertso artistikoan zehar.

Manuel de Fallaren unibertso artistikoa, eta Parisko egonaldian ezagutu zuen estetika frantsesaren eta ondoren Granadan garatu zuen sorkuntza-heldutasunaren arteko lotura erakusten ditu errezitaldi honek.

Parisen egon zen urteetan (1907–1914), harremana izan zuen hainbat konpositorerekin —Claude Debussyrekin eta Maurice Ravelekin, esaterako—, eta haien eragina erabakigarria izan zen Fallaren musika-hizkuntzaren arazketan: haren obra askoren ezaugarri diren fintasun harmonikoa, sonoritate berrien bilaketa eta ebokazio poetikoa giro artistiko hartatik sortu ziren, neurri handi batean. Parisen konposatu zituen, gainera, bere lanik ospetsuenetako batzuk; besteak beste, Siete canciones populares españolas, Frantziako hiriburuan egindako egonaldiaren azken hilabeteetan amaituak. Espainiako herri-tradizioa sotiltasun eta modernitate handiko sorkuntza bihurtzen da obra horretan.

1920an, behin betiko Granadan bizitzen jartzea erabaki zuen Fallak, eta haren bizitza eta obra nabarmen baldintzatu zituen hiriak. Angel Barrios musikariarekin estu lotuta egon zen Fallaren etorrera; izan ere, hark sartu zuen Granadako zirkulu kulturaletan, eta bizitasun handiko giro artistiko eta intelektualean integratzen lagundu zion. Han, Federico García Lorcaren adiskide egin zen, besteak beste.

Granada bizilekua baino askoz gehiago izan zen Fallarentzat: barnera biltzeko, espiritualtasunerako eta sormenerako gunea aurkitu zuen hirian, eta horrek goitik behera eraldatu zuen Fallaren estetika. 1921. urte-amaieratik, Carmen de la Antequeruela maitean bizi izan zen arreba María del Carmenekin. Han bizitako aldian, adierazpenaren arazketa eta bilaketa gero eta funtsezko eta finagoa izan zituen bereizgarri konpositoreak. Hain zuzen ere, Granadan eman zituen lehen hilabeteetan konposatu zuen Claude Debussyren Homenaje pour le Tombeau, frantziar musikagilearen memoriari eskainitako lana, eta Fallaren musika bereizi zuen Parisko unibertsoaren eta Andaluziako sentiberatasunaren arteko lotura iraunkorraren sinboloa.

  • Sopranoa: Pilar Alva-Martín.
  • Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.
  • Ekoizpena: Teatro Arriaga.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España