Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Personas, lugares y cosas»

enero 29, 2027 - enero 30, 2027

Bidaia hunkigarria —argitasunez, umorez eta afektuz— traumaren bihotzera.

Emma aktorea da. La gaviota filmeko protagonistaren rola ari da antzezten. «Ni hil egin beharko nindukete» dio. Testuan hala jartzen duelako, baina baita hori pentsatzen duelako ere. Eta, handik gutxira, kolapsatu egiten da. Emma, Nina eta dena. Hor hasiko du sendatzeko bidaia. Hortxe hasiko da Personas, lugares y cosas.

Desintoxikazio-klinikako egunetan, profesionalekin eta pazienteekin batera, egingo du Duncan Macmillanek traumaren bihotzerako bidaia hau, zauria sendatu nahian. Nola egon berriro hemen, alde egiteko hainbesteko gogoa izan eta gero? Obran ez dago ziurtasunik, baina bai ekintza jarraitu bat: entzutearena. Besteei entzutea, norberaren buruari begiratzeari uztea pixka batean. Eta horrela, norberaren burua hobeto ikustea. Gozamena zein sufrimendua ondo asko ezagutzen dituen talde baten parte dela jakitea. «Hemen nago. Hemen zaude. Hemen gaude» dio Emmak. Eta mina pixka bat arintzen da, besteengandik hurbil dagoela jakitean. Personas, lugares y cosas obran, substantzien kontsumo problematikoko paziente-talde batekin batera Emmak egiten duen desintoxikazio-prozesuaren egunak azaltzen ditu Duncan Macmillanek. Obra honek ez du inolako gairen inguruan katedra ezarri nahi, baizik eta —argitasunez, umorez eta afektuz— eszenaratu bizirik egotearen konplexutasuna, absurdoa eta miraria.

Argi estroboskopikoz egindako efektuak ditu ikuskizunak.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Duncan Macmillan.
  • Egokitzapena eta zuzendaritza: Pablo Messiez.
  • Antzezleak: Irene Escolar, Javier Ballesteros, Tomás del Estal, Brays Efe, Sonia Almarcha, Claudia Faci, Daniel Jumillas, Mónica Acevedo, Blanca Javaloy, Manuel Egozkue, Josefina Gorostiza.
  • Eszenografia: Max Glaenzel.
  • Jantziak: Silvia Delagneau.
  • Argiztapena: Carlos Marquerie.
  • Soinu-espazioa eta jatorrizko musika: Óscar G. Villegas.
  • Mugimendu eszenikoa: Josefina Gorostiza.
  • Eszenografia eta atrezzoa: Readest Montajes, Big Image.
  • Kaioaren egilea: Jaime Polo.
  • Jantzigintza: Iñaki Cobos, Crin escénica.
  • Produkzioa: Calle Cruzada eta Teatro Español, Valladolideko Calderon Antzokiaren laguntzarekin.

Detalles

Comienza:
enero 29, 2027
Finaliza:
enero 30, 2027
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2027/01/29/personas-lugares-y-cosas-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España