Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Lamiako 1979» (estreinaldia)

febrero 5, 2027 - febrero 6, 2027

Oroimena eta modernitatea solasean, indar oroitarazle handiko esperientzia eszeniko honetan.

Euskarazko opera garaikidea da Lamiako 1979, XX. mendearen amaieran Lamiako auzoan girotua. Mitologia eta herri-oroimena berreskuratu nahi ditu lanak, identitate kolektiboa eraikitzeko tresna den aldetik. Musikaren eta hitzaren bidez, kide izateari, galerari eta iraganarekiko loturari buruzko hausnarketa proposatzen du.

Ikuskizuna Leioa Kantika Koralaren parte-hartzearen inguruan egituratu da, huraxe baita proposamenaren eszena- eta soinu-ardatza; izan ere, hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, euskal musika koralaren erreferente da gaur egun. Nazioarteko birak, sariak eta euskal konpositore garaikideen lanen estreinaldia biltzen ditu haren jarduera artistikoak.

Opera honek, gainera, lau bakarlari, instrumentu-multzoa eta musika elektronikoa ditu. Ahozko tradizioa, idazkera garaikidea eta baliabide elektronikoak uztartuta, soinu-unibertso berezia sortu da, non oroimenak eta modernitateak solasean diharduten, indar oroitarazle handiko esperientzia eszeniko honetan.

Fitxa artistikoa: 

  • Konposizioa: Jon Sáenz Rubio.
  • Libretoa: Hegoa Álvarez Zorroza.
  • Musika-zuzendaritza: Basilio Astúlez.
  • Eszena-zuzendaritza: Lucía Astigarraga.
  • Abesbatzaren zuzendaria: Basilio Astúlez.
  • Eszenografia: Lucía Astigarraga.
  • Figuringilea: Ibai Labega.
  • Abesbatza: Leioa Kantika Korala.
  • Interpreteak eta rolak:
    • Haizea Lorenzo – Haizea.
    • Iñigo Fernández – Pello.
    • Nerea González – Eloísa.
    • Imanol Gamboa – Tomás.
  • Koprodukzioa: Teatro Arriaga, Leioa Kantika Korala.

Euskarazko ikuskizuna.
Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Detalles

Comienza:
febrero 5, 2027
Finaliza:
febrero 6, 2027
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2027/02/05/lamiako-1979-estreinaldia-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España