Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MATINÉES ARRIAGAN: «AMODIOA»

febrero 14, 2027

Piano bat, ahots bat eta «maite zaitut» esateko modu guztiak.

Goizeko errezitaldi honekin ospatuko da San Valentin eguna Arriagan, Aitor Garitano tenorra eta Germán Ormazabal piano-jotzailea protagonista dituela. Euskal ondare musikala eta lied erromantiko europarra uztartzen dituen ibilbide musikala eskainiko dute bi artistok, formatu txikiko errepertorioaren garrantzia nabarmentzen duen kontzertu honetan, publikoa hunkitzeko gaitasuna dutela erakutsiz.

Maitasun-kantuen sorta honen bidez eta sentimenduak gorpuzteko gogoz, komunikazio-espazio bihurtuko da agertokia. Proposamen honek testuen karga poetikoa du ardatz, mendetan zehar maitasun-hizkuntzak musikan izan duen bilakaera azpimarratuz. Soinu-bidaia honetan, tokiko hizkuntzari eta sustraiei ematen zaie balioa —nazioarteko estetika handien aurrean—, koherentzia artistikoa erakutsiz. Azken batean, hitzordu musikal honek maitasuna ez du klixe gisa ospatzen, giza esploraziorako tresna gisa baizik.

Kontzertu honekin ziklo berria estreinatuko dugu: Matinées Arriagan. Beraz, jende guztia gonbidatzen dugu, hurbiltzera, aperitibo bat dastatzera eta giro lasaian musika onaz gozatzera.

  • Tenorra: Aitor Garitano.
  • Pianoa: Germán Ormazabal.
  • Ekoizpena: Teatro Arriaga.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España