Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«JOHANNES-PASSION»

abril 2, 2027 - abril 3, 2027

Kontsolamendurako, askapenerako eta bestearen bilaketarako bidea da Bachen musika. Johannes-Passionek bortizki islatzen du berrerospenerako bizi-bidea. Nola hitz egiten du gizaki garaikideak maisulan honekin? Nola egiten diogu aurre minari, heriotzari berari, heroiaren duintasunarekin, gure gurasoen indarrarekin? Musikaren eta artearen historiako lan gailena da Johannes-Passion. Gizatasunez eta edertasunez beteriko obra. Gure ispilu argi eta ederra da Bach. Bachek Jainkoa ezagutuko zuen agian.

Azken urteetako proiektu enblematikoetako bat berreskuratu du Arriaga Antzokiak. 2018an estreinatu zen, eta Arriaga Antzokiak eta Parisko Théâtre du Châteletek batera ekoitzi dute oratorio antzeztu hau. Calixto Bieitoren zuzendaritzapean, kritikaren eta publikoaren erantzun bikaina jaso zuen, bai Bilbon, bai Parisen. Beraz, maisulan honetaz berriro gozatzeko aukera paregabea dugu orain.

Fitxa artistikoa: 

  • Musika: Johannes-Passion BWV 245.
  • Egilea: Johann Sebastian Bach.
  • Musika-zuzendaria: Konrad Junghänel.
  • Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito.
  • Dramaturgia: Bettina Auer.
  • Eszenografia: Aída Leonor Guardia.
  • Jantzien diseinatzailea: Ingo Kru?gler.
  • Argiztatzailea: Michael Bauer.
  • Eszena-zuzendariaren laguntzailea: Barbora Horáková Joly.
  • Abesbatza: Bilboko Opera Korua.
  • Orkestra: Freiburger Barockorchester (Orquesta Barroca de Friburgo).
  • Arriaga Antzokiaren ekoizpena, Parisko Théâtre du Châteletekin elkarlanean.

Antzezleak:

  • Ebanjelista: Joshua Ellicott.
  • Sopranoa: Hera Hyesang Park.
  • Altua: Carlos Mena.
  • Arietako tenorra: Anthony Gregory.
  • Pilatos/arietako baxua: Cody Quattlebaum.
  • Jesus: Sreten Manojlovi?.

 

 

Detalles

Comienza:
abril 2, 2027
Finaliza:
abril 3, 2027
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2027/04/02/johannes-passion-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España