Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Julen Murga (Akordeoi kontzertua)

octubre 25, 2024

4 urte zituela, Sestaoko Musika Eskola Publikoan hasi zituen ikasketak, eta Natalia Goñik oinarrizko mailako akordeoi-eskolak eman zizkion. Barakaldoko Udal Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak, Javier Urruticoechearekin, eta, azkenik, Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan akordeoiaren goi-mailako gradua ikasten ari da, Ander Telleria irakaslearekin. Eskola magistraletan nazioartean eta estatuan izen handia duten konpositoreak izan ditu irakasle: V. Kujala, A. Artemiev, P. Contet eta I. Alberdi… Bakarlari eta orkestrakide gisa kontertuak eman ditu, besteak beste, Arriaga Antzokian, Barakaldo Antzokian, Euskalduna Jauregian (Bilbo) eta Eduardo del Pueyo Auditorioan (Zaragoza). Hainbat euskal folklore-talderekin kolaboratzen du, eta urteetan zehar hainbat sari jaso ditu: “Espainiako Akordeoi Lehiaketa Nazionala 2021” 1. saria, Arrasaten egiten den “Gipuzkoako XLII. Akordeoi Lehiaketa 2022” 1. saria, “Leioako Cesar Uceda Saria” Ohorezko Aipamena, “2019ko Bilbainaden Konposizio Lehiaketa” 1. Saria,… 

Local

Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao, Bizkaia 084 España