Paddington hartza Peruko oihanaren sakonean hazi da izeba Lucyrekin, zeinek London-en bizitzeko gogoa piztu dion. Lurrikara batek etxea suntsitzen duenean, Lucyk iloba Ingalaterrara doan itsasontzi batean ezkutatu du, bizitza hobea aurki dezan. Hartzatxoa Londresko Paddington tren-geltokira iritsi denean, konturatu da ezerk ere ez duela zerikusirik irudikatutakoarekin, Brown familia britainiar jatorra ezagutu duen arte, bere etxean jasoko duen sendi maitagarria. Handik gutxira, ordea, taxidermista maltzur eta erakargarri baten interesa erakarri du Paddington-ek eta horrek arriskuan jarriko du bere bizitza.
Fitxa teknikoa:
Zuzendaria: Paul King
Herrialdea: EB
Urtea: 2014
Iraupena: 95 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Paddington