Jorge Luis Borges idazleak honela definitu zuen tangoa: «… errealizazio argentinarrik zabalduena, izen argentinarra lurreko bazter guztietara lotsagabekeriaz hedatu duena».
Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, San Juan Bautista abesbatza, Naroa Intxausti sopranoa eta Edgardo Otero bandoneonista buenosairestarra Buenos Airesko ehun auzoetan murgilduko dira, Astor Piazzolaren, Ariel Ramirezen eta Martin Palmeriren eskutik. Alos Quintetek eta Itxaso Sáinz de la Maza piano-joleak osatzen dute Buenos Airesera eramango gaituen taldea.
Musika-zuzendaria: Basilio Astúlez.
Sopranoa: Naroa Intxausti.
Bandoneona: Edgardo Otero.
Hari-boskotea: Alos Quintet.
Pianoa: Itxaso Sáinz de la Maza.
Abesbatza: San Juan abesbatza.