Gernikako Ziraun taldea MUSIKA GERTU zikloaren abenduko apustua da. Ziraunek euskarazko doinu itsaskorrekin nahasten du rocka, eta nahiz eta ibilbide laburra izan, gaur egungo euskal musikaren panoraman proiekzio handiena duen taldeetako bat bihurtu da.