Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ja! Bilbao 2024 – Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

octubre 10, 2024 - octubre 20, 2024

Ja! jaialdiaren 2024ko edizioa urriaren 10etik 20ra izango da.

Jaialdiaren hamabosgarren edizioan Kafkaren irudia, obra, harremanak eta ondorioak jorratuko dira, eta arreta berezia emango zaio umoreari, bere literaturan apenas nabarmendu den bereizgarri bati. Halaber, Franz Kafkaren mendeurrena ospatzeko erakusketa kolektiboa antolatzen ari gara. 2024ko Europako erakusketarik handienetako bat izango da. ‘Kafka Kaleidoskopioa’ izenburupean, erakusketak txekiar egile bikainaren bizitza eta obra erakutsiko dizkigu hogei artista baino gehiagoren ikuspegitik. Horien artean, Robert Crumb, Miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Tom Gauld, Luis Scafati, Peter Kuper…

2024ko kartela Javier Jaén artista grafikoak diseinatu du, hirugarren urtez. Zalantzarik gabe, ‘Metamorfosia’ ekartzen du gogora, literatura unibertsaleko obrarik eraginkor eta interpretatuenetako bat.   

Local

Santa Maria Katedraleko Elizpea (Gasteiz)
Santa Maria plaza, z/g
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España