Apocalypticak Bilbon joko du azaroaren 15ean! Finlandiako metal taldeak hiru kontzertu emango ditu gurean «Plays Metallica Vol. 2 Tour 2024 «. Azaroaren 15ean Bilboko Santana 27 aretoan, azaroaren 18an Madrilgo La Rivieran eta 19an Bartzelonako Razzmatazz aretoan izango dira.
Taldearen sortzaileak, Eicca Toppinenek, hau dio: «Sinestezina da pentsatzea urte hauen guztien ondoren Metallicari egiten diogun omenaldia oraindik hain indartsu iristen zaiola jendeari. Metallicaren musikarekiko dugun maitasuna zuzeneko publikoarekin partekatu ahal izatea esperientzia guztiz magikoa da. Oraingoan ikuskizuna hurrengo mailan egongo da, eta irrikaz gaude berriro errepidera atera eta gure jarraitzaileekin dibertimendua partekatzeko! «.