Jose Migel Barandiaranen ekarpena hainbat ikerketa lerrotan oso garrantzitsua izan zen: Arkeologia, Etnografia/Antropologia Kulturala, Mitologia, etab. Bere bizitzaren inguruko ikuspegi orokorra badugu, baina, badaude bere bizitzako hain ezagunak ez diren gaiak, hauen artean bere gaztaroko urteak eta ikertzaile-heziketa edota gerraren ondorioz erbestean egin zituen urteak.
Itzuleran, landa-lanetan hainbat ikertzaile gazte ere prestatu zituen historiaurreko arkeologia arloan eta hauen lekukotasunek bere giza eta ikertzaile irudia handitzen dute. Halaber, bere ikerketa etnografikoek garai historikoen ezagutzan eta garaiko euskararen ezagutzan egindako ekarpena, agian, gutxietsia, uste baino garrantzitsuagoa da.
Azkenik, mitologiaren inguruan berak eta beste ikertzaile batzuek Euskal Herrian egindako datu-bilketek mito batzuek izandako hedakuntza ezagutzeko aukera ematen dute eta, baita, Europako beste lurralde batzuetakoekin alderatzeko ere.
HELBURUAK
NORI ZUZENDUTA
ZUZENDARIA
Jose Antonio Mujika Alustiza | UPV/EHU
(Beasain, 1957) Doktorea Historian eta UPV/EHUko Gasteizko Letretako Fakultateko Irakasle Titularra. Aranzadi Z. Elkarteko kidea eta UZEIn ere ibilia arkeologia/historiaurrerako euskarazko hiztegia lantzen. Ikerketa-lerro ezberdinak garatu ditu: Euskal Herriko aztarnategietan aurkitutako historiaurreko tresneria, hezurkizkoa (Isturitz, Urtiaga, Santimamiñe, Santa Catalina, Arenaza, etab.) eta harrizko (Praileaitz I, Herriko Barra, etab.). Landa-lana (miaketak, indusketak) Goierriko megalitotan egin du (trikuharrietan -Trikuaizti, Zorroztarri, Praalata, etab.-, harkutxetan -Aitxu, Atxurbi-, eta baratze edo harrespiletan -Ondarre, Beaskin-), eta baita Arabako Errioxako sarbidedun trikuharrietan ere, J. Fernandez Erasorekin lankidetzan. Deba inguruko hainbat kobetako indusketak (Astigarraga, Aizkoltxo, etab.) egin edo aztertu ditu (Praileaitz I) lankidetzan X. Peñalverrekin eta S. San Joserekin. Proiektu lehiakor nazional publikoko kide ere izan da eta baita zuzendaria ere. Azken urteetan, Aralarrek, Neolitotik aurrera eta garai historikoetan, mendi inguruak izan duen erabilera edo kudeaketa arkeologikoki aztertzen ari da beste ikerlari batzuekin. Bere argitalpen batzuk aurkitu daitezke esteka honetan: https://dialnet.unirioja.es/
HIZLARIAK