Beste urtebetez, Faemino y Cansado bikotea Social Antzokiaren eszenatokira igoko da. Antzokia berrinauguratu zenetik, 2023ko maiatzean, umorista-bikote madrildarra ohikoa bihurtu da Socialeko programazioan, ezinbesteko hitzordua bikote honen umore absurdo eta surrealista maite duten pertsonentzat. Carlos Faemino eta Javier Cansado 80ko hamarraldiaz geroztik ari dira beren emanaldietan ‘Ez dago sarrerarik’ kartela jartzen, berezkoa duten estilo imitaezinari esker. Umorearen bi maisu.