Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Euskadiko Orkestra: «ALDAVE / MAHLER» (Iruñea)

octubre 4, 2024

PROGRAMA: ALDAVE / MAHLER

P. Aldave
Akelarre. 2. Euskal rapsodia

G. Mahler
9. Sinfonia

Robert Treviño, zuzendaria

Araoa da 24/25 Denboraldia egituratzen duten gaietako bat, eta agerian geratuko da Abonu Denboraldiko lehen egitarauan bertan, Pascual Aldaveren Akelarre balletaren zati batekin. Lesakako konpositoreak Pio Barojaren Urtubiko damari eskaini zion balleta, eta hura osatzen duten lau Euskal rapsodietako bigarrenari helduko zaio; zehazki, kontakizunaren azken zatiari, zeinak sorginen bilkura eta dantza deskribatzen baititu. Ondoren, Robert Treviñok beste urrats bat emango du azken denboraldietan lideratu duen proiektu handian: Gustav Mahlerren ziklo sinfoniko osoaren interpretazioan. Oraingoan, 9. Sinfoniaren txanda izango da, osorik konposatutako azkena izan zena. Zehatz-mehatz, 1909an konposatu zuen, 1910ean bizitzari amaiera eman zion bihotzeko gaixotasuna diagnostikatu eta gero. Bruno Walterrek hilondoan estreinatu zuen, eta honela deskribatu: «agur baketsu bat; amaierarekin, lainoak zeruaren urdinean disolbatzen dira».

Local

Baluarte Auditorioa – (Baluarte Auditoria + Iruñeko Elizak)
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España