2024KO IRAILAK 13, 14 ,15. TABAKALERA. DONOSTIA.
Laugarren topaketa honetan, eta aurreko esperientzien ondoren, begirada dantza-osasuna edo osasuna-dantza konbinazioaren berrikuspenean jartzen jarraitu nahi du ADDE Dantzak, mugimenduaren arteekin lotutako praktiken potentziala eta inpaktu terapeutikoa aztertzea interesatzen baitzaio.
ADDE Dantzaren motibazioa hainbat kontzepturen arteko elkarrizketa sortzea da:
ADDE Dantzak elkarrizketa hori gorpuzteko espazio bat bizi eskaini nahi du, esperientziak gorputzaren bidez eta profesionalek topaketara bertaratutakoekin partekatzen dituzten dinamikak partekatuz, elkarrizketarako ez ezik, entzuteko eta introspekziorako espazio bat ere aurkituz, eta, horretarako, ingurune seguru eta errespetuzkoa sortuz, bizitako esperientziak eskaintzeko eta partekatzeko.
PROGRAMA
Ekitaldiak 4 PRAKTIKA izango ditu honako gonbidatuen eskutik: Miren Saralegui, Becky Siegel, Maylis Arrabit eta Oihana Varela.
Gainera, 2 SOLASALDI ere egongo dira. Horietan, parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sortuko da, dantzak ongizate-iturri gisa duen potentzialari eta gizartean duen inpaktu terapeutikoaren inguruan hitz egiteko. Valentziako Dantza Profesionalen Elkarteko Alicia Herrerok gidatuko du lehenengoa.
EDT 4: PROGRAMA ETA PRAKTIKEN INFORMAZIOA
PREZIOAK
4 praktika: 20 € ADDE eta EAB bazkideak – 50 € ez bazkideak.
3 praktika: 15 € ADDE eta EAB bazkideak – 40 € ez bazkideak.
2 praktika: 10 € ADDE eta EAB bazkideak – 25 € ez bazkideak.
1 praktika: 5 € ADDE eta EAB bazkideak – 15 € ez bazkideak.
SOLASALDIAK
Sarrera librea, aldez aurreko izena emanda.
IZENA-EMATEA
Uztailaren 8tik 30era info@addedantza.org helbidean.
Beharrezkoa da inskripzioan adieraztea zein praktika/solasalditan ematen duzun izena.
Dantza, Terapia, Mugimendua eta Osasun topaketak ADDE Dantza (Asociación de Profesionales de la Danza del País Vasco/Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) elkartearen hezkuntza batzordeak antolatutako jardunaldiak dira, eta 2024ko irailean laugarren edizioa egingo dute Dantzagunea, APCDV eta Tabakalerarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz.