Gipuzkoako dantza sistemaren xehetasunak azalduko ditu Mikel Sarriegik Dantzan Ikasin sei saioko ikastaroan. Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburuan jasotakoak erakutsiko ditu saioz saio. Irailetik otsailera, hilean behin larunbat goiz batean eskainiko den saioen bidez joango da garatzen ikastaroa; saio batzuk Beasainen izango dira eta beste batzuk Eibarren.
Informazio gehiago, dantzan.eus webgunean, hemen.