Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Emakumea eta Mendia erakusketa &quot Gailurretan izan gaitun&quot

septiembre 2, 2024 - septiembre 27, 2024

  • 08:30 – 20:30
  • Pilar Gizarte Etxea
  • Publiko guztiak

Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena dela eta, «Gailurretan izan gaitun» Emakumea eta Mendia Erakusketa 2024ko irailean lurreratu zen Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean (irailaren 2tik 27ra). Erakusketak 100 irudi baino gehiago dituzten 20 panel ditu, eta federazioaren 100 urte hauetan emakumeak izan duen parte-hartzea ikusaraztea du helburu.

Euskal-Nafar Alpinismo Federazioa Elgetan sortu zen 1924an, Parisko Olinpiar Jokoen urte berean; joko horietan parte hartu zuen Lilí Álvarez (1905-1998) eskiatzaile, alpinista eta tenislariak. Aurten 100 urte bete dira emakumeek laguntzaile gisa parte hartu zuten mugarri hartatik. Tontor batzuk Franziako, Erresuma Batuko eta Ipar Amerikako mendizale aitzindariek zulatuak zituzten. Mendiko kristalezko sabaia apurtzea oso lotuta dago 100 urte baino gehiagoz emakumeen boto-eskubidearen eta hezkuntza-eskubidearen alde feminismoaren lehen olatuan borrokatu ziren emakumeekin.

Gailurretan izan gaitun

Sarbide mota

Sarrera doan

Non

Local

El Pilar Gizarte Etxea
Konstituzio plaza, 5
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España