Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako berezko Masterra 2024/2025

septiembre 30, 2024 - junio 20, 2025

Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaok eta Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHU-k Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterraren hirugarren edizioa jarriko dute, Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao bezalako zentro bat kudeatzeko eta ezagutza garatzeko interesa duten kultur- eta arte-arloko profesional, sortzaile, ikertzaile eta ikasleentzat.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok emandako Arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako masterrak behar den prestakuntza eskaintzen du kultura-ekoizpenaren errealitate berria ulertzeko eta lantzeko, ikuspegi aplikatu eta berritzaile batetik, batera uztartzen baititu zorroztasun akademikoa eta kultura-zentro bateko eguneroko praktika. Horrela, prestakuntza benetako testuinguru batean txertatzen da, arte- eta kultura-arloko berrogei profesional baino gehiagoren esperientziaren eta ezagutzaren bidez.

Ezagutzak, tresnak eta trebetasun espezifikoak eskaintzen ditu, gizarte eta kultura garaikideko zentro bateko kultura-kudeaketaren, komisariotzaren eta proiektuen ekoizpenaren alderdi guztiei buruz. Programak gaikuntza ematen du proiektu artistiko bati osorik ekiteko: proposamenaren aurkezpenarekin hasi eta administrazio- eta finantza-kudeaketaraino, ekoizpen teknikoa, marketin- eta komunikazio-plana edo kultura-instituzio publiko eta pribatuekin lankidetza-sareak aktibatzea barne hartuta.

AURKEZPENA

Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHU-k eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok emandako Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterrak behar den prestakuntza eskaintzen du kultura-ekoizpenaren errealitate berria ulertzeko eta lantzeko, ikuspegi aplikatu eta berritzaile batetik, batera uztartzen baititu zorroztasun akademikoa eta kultura-zentro bateko eguneroko praktika. Horrela, prestakuntza benetako testuinguru batean txertatzen da, arte- eta kultura-arloko berrogei profesional baino gehiagoren esperientziaren eta ezagutzaren bidez.

Ezagutzak, tresnak eta trebetasun espezifikoak eskaintzen ditu, gizarte eta kultura garaikideko zentro bateko kultura-kudeaketaren, komisariotzaren eta proiektuen ekoizpenaren alderdi guztiei buruz. Programak gaikuntza ematen du proiektu artistiko bati osorik ekiteko: proposamenaren aurkezpenarekin hasi eta administrazio- eta finantza-kudeaketaraino, ekoizpen teknikoa, marketin- eta komunikazio-plana edo kultura-instituzio publiko eta pribatuekin lankidetza-sareak aktibatzea barne hartuta.

Eskuorria

Informazio gehiago

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Terraza)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España