Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuak, Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailaren mendekoak, parte hartzen duten toki erakundeen laguntzarekin, «Araban zaharberritzen dugu» hitzaldi ziklo berria antolatu du, ondasun historiko-artistikoak kontserbatzeko edo zaharberritzeko dirulaguntzen bidez berriki zaharberritu diren hainbat ondasun artistikoren balioa nabarmentzeko.
Honako hauek dira:
uztailaren 18an, 19:00etan: Oroko Santutegiko San Antonio, San Isidro eta San Antonen andak eta irudiak Zuiako udaletxean. Yolanda Saiz Barrio.
irailaren 14an, 18:00etan: Andra Mari eta Landako Andra Mariaren hiru oihal Landako Andra Mariaren ermitan, Berganzon. Itxaso Garrido Montiel.
urriaren 25ean, 18:30ean, San Juan de Ortegaren eskultura. Andra Maria Sortzez Garbiaren eliza, Navaridasen. ARTYCO.
Hitzaldi guztiak 2023ko dirulaguntzari dagozkio. Sarrera doan izango da, tokiak bete arte. Azken lau urteetan 37 ondasun artistiko zaharberritu dira dirulaguntza horri esker. 2024an, 8 ondasun gehiago zaharberrituko dira.